Presoakaskatu

Busturialdeko Preso Politikoak askatu!

Denon laguntza eskertuko genuke, bidali argazkiak edo informazioa herriaskatu@gmail.com-era.

Jorge Etxebarrieta atxilotu zuten atzo arratsaldean Aulestian

Senideek esan dutenez, Bilboko komisaldegian daukate Etxebarrieta eta poliziek jakinarazi dietenez, epailearen aurretik igaroko da datozen orduetan. Kepa Manzisidor abokatuaren esanetan, ohiko prozedura da aipatutakoa. «Auzitegi Nazionaletik espetxeratzeko agindua bidali behar dute Bilbora eta, bertako epaileak jaso ondoren, agindu hori berretsi behar du azken horrek».

Hiru urteko zigorra betearazteko, polizia nazionalak Jorge Etxebarrieta Urrutxua gazte gernikarra atxilotu du gaur arratsaldean, Aulestian, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Gaztearen gurasoen etxera joan ziren lehenbizi poliziak, Etxebarrietaren anaia identifikatuz. Ostean, Aulestira jo dute, gaztearen etxera, eta bertan atxilotu dute,17:10ak aldera.
Senideek esan dutenez, Bilboko komisaldegian daukate Etxebarrieta eta poliziek jakinarazi dietenez, epailearen aurretik igaroko da datozen orduetan. Kepa Manzisidor abokatuaren esanetan, ohiko prozedura da aipatutakoa. «Auzitegi Nazionaletik espetxeratzeko agindua bidali behar dute Bilbora eta, bertako epaileak jaso ondoren, agindu hori berretsi behar du azken horrek».
2007ko otsailaren 1ean izan zen Etxebarrietaren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Duela zortzi urte «desordena publikoak» egitea leporatu zioten eta, bere aurkako akusazioak ukatu zituen arren, hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion orduan epaileak. Iazko azaroan espetxeratze aginduaren berri eman zioten.


ADI MOBILIZAZIOETARA!

Polizia Nazionalak, Joerge Etxebarrietan etxera juan dire beran bile.

ADI MOBILIZAZIOETARA!


ZORIXONAK IBON!

Zorixonak Ibon! Geur, Urtarrilak 13en, Ibon gernika preso politikoan urtebetetzie da.

Zorixonak!


HATORTXU ROCK

Hatrotxu

Oingo zapatuen, errepresaliatuen aldeko jaialdixe;Hatortxu Rock 9. ediziñoa. Benito Lertxundin kontzertue suspendidu einda.

Informazio gehixau: www.hatortxurock.org


Guardia Zibilak atxilotutako Igor Portu Donostia Ospitaleko arta intentsiboko gunean ingresatu dute

 

 

Hautsitako saihets batek birika zulatu dio. Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak atzo atxilotu zituen Guardia Zibilak Arrasaten (Gipuzkoa), ETAko kide izatea egotzita. Bien etxeak miatu dituzte bart. (Más)


Borxa Urberuaga euskal presoa isolamenduan dute

Iragan abenduaren 21ean Espetxe Erakundeetako Zuzendari Mercedes Gallizok Soto del Real espetxera egindako bisitan istiluak izan ziren  (Más)


DANOK DONOSTIRA!

Bixer, Urtarrilaren 5ien, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekitaldi bat burutuko da Donostin. Juateko autobuse 3retan paseko da Saraspe plazatik (Gerniken).

Apunteu Arranon edo Ttipi-Ttapa Elkartsaun dendan (Bostak galerixen).

 


DISPERSION ASESINA


Elkartasun otzara

Elkartasun otzarako zenbakixekElkartasun otzarako zenbakixek

Aurtengo Elkartasun otzarako zenbakixek honek izen dire. Jasotzeko Ttipi-Ttapa Elkartasun dendatik paseu.

  • Lehenengo saria: 01089
  • Ordezkoa: 01181
  • Bigarren saria: 01252
  • Ordezkoa: 01301

Sarixe jasotzeko epie Errege egunein amaitzen da.

 


Gabonetako Elkartasun otzara!

Gabonetako otzarie

Gabonetako Elkartasun otzarie,Urtarilaren 1ien, 14:30xetan, zozkatuko da Pablo Picasso kalien.