Presoakaskatu

Busturialdeko Preso Politikoak askatu!

Denon laguntza eskertuko genuke, bidali argazkiak edo informazioa herriaskatu@gmail.com-era.

ASKI DA. ATXILOTUAK ASKATU

 

 


9 pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizaldean

    

GUARDIA ZIBILAREN SAREKADA BIZKAIAN

Guardia Zibilak gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu gaur gauean.

Elorrion Gaizka Jareño Ugarriza eta Adur Aristegi Aragon atxilotu dituzte. Algortan Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo atxilotu dituzte eta Galizian Aitor Kotano Sinde (Algortarra). Fuengirolan berriz Elorrioko Libe Agirre Mazaga atxilotu dute.

Bilbon berriz 3 pertsona atxilotu dituzte. Maialen Zuazo Aurrekoetxea eta Ana Belen Prieto Furundarena bilbotarrak eta Arkaitz Goikoetxea dira atxilotuak. Bilboko etxebizitza batetik atera dituzte araketa amaituta.

Hainbat agentzien arabera beste operazioa Baltasar Garzon epailearen aginduz burutu da.

Guardia Zibila miaketak egiten ari da Bilbo, Elorrio eta Algortako hainbat etxebizitzetan.

Askatasunaren oharra

Atxiloketa hauekin, espainiar gobernuak errepresio basatienaren alde egiten duen apustuaren beste adibide bat iritsi zaigu gaurkoan. Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren aurrean bide polizialetan itsutua jarraitzen du PSOE-ren gobernuak. Salbuespeneko edozein neurri hartzeko prest dago euskal herriaren independentzia ekiditeko bidean. Azken 30 urteetan gatazka politikoaren ondorioz 35.000tik gora pertsona atxilotu dituztela gogorarazi nahi dugu. Ez al dira konturatzen ez duela ezertarako balio izan? Gatazka gordinenaren aldeko apustua egiten dutela salatu behar dugu, herritarron eskubide demokratikoak behin eta berriro zanpatuz.

Hori ikusita gure kezka agertu nahi dugu atxilotutako pertsonak momentu hauetan Guardia Zibilaren eskutan torturatuak izateko duten arrisku larriarengatik.

Gogor salatu nahi dugu baita ere, komunikabide gehientsuenak atxiloketa hauen aurrean erakusten ari diren jarrera. Gobernuaren estrategia errepresiboarekin bat eginda ari dira, atxilotutako herritarrak medioetan zuzenean epaitu eta beraien aurkako lintxamendu larria burutuz. Komunikabideei arduraz jokatu eta informazio objetiboa eman dezaten exijitzen diegu.

Azkenik dei bat luzatzen diegu euskal herriatarrei atxiloketa hauen aurrean egingo diren mobilizazioetan parte hartu dezaten.

Atxilotuak askatu! Aski da!

www.askatu.org

>> gara.net: La Guardia Civil detiene en Bizkaia a ocho personas a las que vincula con ETA
>> berria.info: Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu Bizkaian, ETArekin zerikusia dutelakoan
>> el correo digital: La Guardia Civil desarticula el comando Vizcaya
>> europa press: Desmantelan el ‘Comando Vizcaya’ de ETA con la detención de 8 personas
>> eitb24.com: bideoa


Gose greba hasi du De Juanak bere aurkako kanpaina salatzeko

 

 Iñaki de Juana euskal presoak gose greba mugagabea hasi du Aranjuezeko espetxean (Madril, Espainia). Senideen kontrako eta bere kontrako «toxikazio eta presio kanpaina» salatzeko abiatu du protesta, baita euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika salatzeko ere. Komunikabideei helarazitako agiri baten bitartez ezagutarazi zuen atzo Askatasunak De Juanaren erabakia, Estatuko Fiskaltzak presoaren eta haren emazte Irati Aranzabalen ondasun guztiak ikertzeko eskaera egin ondoren.

www.askatu.org

www.berria.info

www.gara.net

 


Asierren ongi etorria burutu zen atzo

Arratsaldeko 8rak bueltak ospatu zan Asierren ongi etorrixe. Lora, dantza, bertso eta jende artien...ondo etorri xe emon dotzien ehundaka lagunek.

Ostien, afaria Harizpen. Ia 100 pertsona egon ziren bertan, sorpresak, zozketak eta giro bikaina egon zen.

 ONGI ETORRI ASIER!

(Argazki batzuk dauz ikusgai "Almuns" atalien)


AAMk ekitaldia antolatu du Zornotzan Uztailaren 12rako

GatzaGatzak 28 urte espetxean beteko dituela eta antolatu dute ekitaldia. Gatza eta gainontzeko euskal preso politikoek pairatzen duten espetxe politika salatu eta gaixotasun larriak dituzten presoen eta kondena betea dutenen askatasuna galdegingo dute bertatik.

 (Más)


ONGI ETORRI ASIER!

Asier ArronategiBariku honetan, Asier Arronategiren ongi etorri ospatuko dugu Gernikan. 20etan Auditorioko eskilaretan izango da. Gero afaria Harizpen izango da eta tiketak Arrano tabernan dauz salgai 15€ tara.

Ondo etorri Asier!


ASKE GERATUKO DA JABIER SALUTREGI, 6.000 EUROKO FIANTZAPEAN

 

Hurrengo orduetan aske geldituko da JABIER SALUTREGI, Eako presoa, 6.000 eurotako fidantza ordaindu eta gero.

Egin egunkariko zuzendaria zen Jabier Salutregi, 18/98 auzian epaitua izan zen. 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta Soto del Real, Alcala eta Valencia-ko espetxeetatik dispertsatua eduki dute.

ONGI ETORRI!!!


Atzo atxilotutako 9 gazte espetxeratzeko agindu dute Audientzia Nazionaleko epaileek

 Atxilotutako 10 gazteetatik 9 espetxeratzeko agindu dute

Atxilotutako 10 gazteetatik 9 (Oihana Mujika, Alain Luna, Hodeiertz Urain, Maitane Linazasoro, Egoitz Urbe, Oinatz Arbelaitz, Iker Zabala, Jon Villanueva y Asier Gómez) espetxeratzeko agindu dute Audientzia nazionaleko Fernando Grande Marlaska eta Pablo Ruz epaileek. Atxilotutako gazte guztiak Soto del Realen espetxeratu dituzte.

Imanol Sagarzazu Oiartzuarra aske geratu da 6.000 eurotako fidantza ordaindu ondoren.

Askatasunaren irakurketa espetxeratzeen harira:

Atxilotu baino ordu batzuk lehenago garbi adierazi zuten egindako agerraldian, gazte indepentista izateagatik atxilotu eta espetxeratuta soilik ikusi nahi zituztela audientzia nazionaleko epaileek. Zoritxarrez aurrikuspena bete egin da.

Espainiar gobernuak, euskal herriaren independentziaren aldeko proiektua anikilatzea du helburu, eta errepresio basatienaren bidea erabiltzen ari da horretarako Rubalcaba eta Zapatero buru dituela. Independentziaren alde mugitzen den oro, gazteria bereziki aurkitzen da errepresioaren jo puntuan.

Ez al dira konturatzen 30 urteko errepresioaren ondoren, bide hau antzua dela inpendentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko? Zenbat atxilotu eta espetxeratu behar dituzte ba?

Sistema judizialak eta bereziki madrilgo entzutegi nazionalak paper zentrala jokatzen du guzti horretan. Gogor salatu behar dugu “justizia epaitegiz” mozorrotu nahi duten gerra tribunal honek atxiloketen, inpunitatearen eta torturaren sustapenean jokatzen duen papera eta beraz gertaera larri horietan duen ardura. Gazte hauen atxiloketarekin oso agerian geratu den bezala.

Espainiar sistema judizialean ez da euskal herritarrontzat justiziarik banatzen, errepresioa, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak eta dispertsioa besterik ez. Audientzia nazionalaren desagerpena aldarrikatzen dugu.

Bukatzeko dei bat luzatu nahi diegu euskal herritarrei espetxeratzea hauen aurrean antolatuak diren mobilizazioetan parte hartu dezaten.

Salbuespen egoeraren aurrean, Aski da!

Espetxeratuak askatu!


Anjel Figeroa euskal preso politikoa, ospitaleratu dute krisialdi bortitzak jasan ostean

 

 Anjel Figeroa Txagorritxuko ospitalera eraman dute

Bi krisialdi bortitz jasan ostean Langraitzeko espetxetik Txagorritxura eraman dute gaur, uztailaren 2an. Cruceseko Ospitalera eraman edo ez aztertzen ari dira medikuak.

Pasa den Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean. Bere askatasuna behin baino gehiagotan eskatu dute, gaixotasun larri eta sendaezina pariatzen duelako.

 

www.askatu.org

 


Mikel Ibañez oso egoera larrian!

Mikel Ibañez, preso Elgoibartarra oso egoera larrian dago. Datuak kronologikoki:

· 2007ko martxoaren 1ean Parisen atxilotua.

· 2008ko otsailaren 28an Madrilera estraditatua.

· Ordutik, Madrileko Soto del Realeko kartzelan preso prebentibo egoeran.

· 2008ko apirilaren 19an Madrileko Gregorio Marañon Ospitaleko Zaintza Intentsibo Unitatean ingresatu zuten konortea galduta, koma hipogluzemiko baten ondorioz.

· Tumore bat aurkitu zioten ezkerreko barrabilean. Barrabilean ebakuntza egin zioten (orkiektomia).

· Minbizia izanik ere, ebakuntzaren biharamunean, maiatzaren 14ean, alta eman, eta, espetxera itzuli zuten.

· Maiatzaren 27an Onkologikoan ingresatu zuten. Kimioterapia tratamendua hartzen hasi zen.

· Minbiziaz gain, diabetesa eta psoriasia ditu. Eta oinaze erreumatikoak ere baditu.

· Ekainaren 16an Madrileko Gregorio de Marañon ospitaletik Donostiako ospitalera trasladatua izan zen. Horretarako, trasladoak bere osasun egoeran eragin zitzazkeen ondorioak bere gain hartzen zituela sinatu behar izan zuen. 59 kilo zituen. Donostiako ospitalean kimioterapia tratamendua hartzen hasi da.Mikel Ibañezen abokatuek 2008ko apirilaren 30ean askatasun eskaera egin zuten Audientzia Nazional espainiarrean. 2008ko ekainaren 12an, ordea, Audientzia Nazional espainiarreko epaile Baltasar GarzonekMikel Ibañezi askatasuna aitortu beharrean, egunak dituen 24 ordutan Ertzaintzaren zaintzapean egoteko agindu zuen. Ondorioz, Madrileko Gregorio Marañon ospitaletik Donostiako ospitalera eraman ostean,bertan alta ematen diotenean, bere senide baten etxera joango da, eta, bertatik, soilik, ospitaleko kontsultetara joateko atera ahalko du, egun osoan ertzainen zaintzapean egongo delako.

Azken finean, gure senide preso politikoekin estatuek darabilten krudelkeria erakusten digu Mikel Ibañezen kasuak. Horren erakusle, ondoko puntuak nabarmenduko ditugu:

 (Más)