Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du Gasteizen
Ailande Hernaez gaztea atxilotu du bart Gasteizen guardia zibilak jaien lehen egunean
Ailande Hernandez gazte atxilotu du bart guardia zibilak.
Gaueko ordubiak aldean atxilotu zuten Gasteizen bertan, gaztea kalean zebilela. Une hauetan guadia zibilaren eskuetan atxiloturik aurkitzen da gaztea.
Askatasunaren salaketa:
Inkomunikazioa da tortura ahalbidetzen duena eta inkomunikazioa aplikatzen baldin bada torturatzeko borondate politiko argia dagoelako da.
Guardia zibilak orain dela bi aste atxiloturiko euskal herritarrek utzitako tortura testigantza basatiek alarma guztiak piztera garamatzate. Guardia zibilak torturarik basatienak erabiltzen ditu bere eguneroko jardunean euskal independentisten aurka. Ondorioz, pertsona hau torturatua izateko arrisku bizian dagoela adierazi nahi dugu.
Zapatero eta Rubalcaba torturaren arduradun politiko nagusiak direla salatu nahi dugu. Eta erakunde eta alderdiei dei egin nahi diegu inkomunikazioaren amaitzeko benetako neurriak har ditzaten.
Pertsona honen askatasuna eskatzeaz gain atxiloketa hau salatzeko egongo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
