Atxiloketa unea oso bortitza izan zela salatu du eta galdeketa ilegalak jasan dituela. 6000 euroko fidantza ordainduta aske gelditu da. Mobilizazioak burutuko dira Gasteizen atxiloketa berri honen aurka protesta egiteko.
AZKEN INFORMAZIOA:
Ailande Hernaez gazteak tratu txarrak salatu ditu epailearen aurrean. Aske Gelditu da 6000 euroko fidantza ordainduta.
Atzo goizaldean Gasteizen atxilotu zuten gaztea 6000 euro ordainduta orain aterako da libre entzutegi nazionaletik.
Atzo abokatuarekin galdeketan egon ondoren berriz galdeketak egin zizkiotela salatu du, eta gauean zehar ospitalera eraman behar izan zutela, bizkarra erabat minduta zuelako.
Gaur epailearen aurrean egozten diotena ukatu eta tratu txarrak salatu ditu. Atxiloketa unea oso bortitza izan zela salatu du eta Gasteizko kuartelean ere behin eta berriz jo zutela. Buruan eta bizkarrean eman zizkiotela kolpeak azaldu dio epaileari eta lurrean zapaldu zutela. Lepoa eta bizkarra markaz josita ditu eta begia ubelduta. Honez gain mehatxu pila bat jaso dituela adierazi du eta guardia zibilarekin kolaboratzeko eskaintzak izan dituela esan du. Zita bat ere jarri zioten kolaborazioarekin hasteko.
Mediku forentseak bi orri bete ditu bere osasun azterketa egin duenean.
Askatasunaren salaketa:
Beste behin ere guardia zibilaren eskuetatik pasa den gazte baten lekukotza basati baten aurrean aurkitzen gara. Demokraziaren zigilupeko torturatzaileak dira espainiar okupazio indarrak, frankismoko metodo berdinak erabiltzen dituztenak, frankismoak zituen helburu berdinak lortzeko.
Rubalcaba eta Zapatero dira torturaren arduradun politikoak, tortura egon dadin baimentzen duten erantzule nagusiak. Baina testigantza hauen aurrean mutu, itsu eta gor gelditzen diren komunikabide, instituzio eta alderdi politikoak ere tortura kasu hauei bidea irekitzen dietela argi salatu nahi.
Galdera bat luzatu nahi diogu Ibarretxeri: Zer egingo duzu Ailande Hernaez gazteak egin duen salaketaren aurrean?
Torturarekin amaitzeko konpromiso serioak eskatzen ditugu. Bitartean mobilizatzen jarraitzeko deia luzatzen diegu herritarrei.
---------------------
---------------------
Atzoko atxiloketaren gaineko azken informazioa:
Guardia zibilak gaztearen inkomunikazioa eta miaketa batzuk egiteko baimena eskatu zion epaitegiari baina honek gehiegizkotzat jo zuen eskaera eta biak ukatu zizkion. Beraz mutila komunikazio egoeran aurkitzen da. Deklarazio poliziala egiteko bere konfidantzazko abokatua zitatu zuten atzo Madrilen eta deklarazioan gazteak ukatu egin zuen ekintzarekin zer ikusirik zuenik, eta ez zuen deklaratu nahi izan.
Gazteak salatu zuen atxiloketa oso bortitza izan zela eta kolpeak eta galdeketak jaso zituela, bizkarrean eta buru aldean miñez zegoela gehituz.
Teorian gaueko 22:00etan zitatu zuten abokatua deklarazioa hartzeko, baina 00:00ak arte ez zen hasi galdeketa. Gazteak adierazi zuenez ordurarte galdeketak egiten jarraitu zuten guardia zibilek. Gainera abokatuarekin egin zen galdeketa unean ere bi guardi zibil enkaputxaturik egon ziren atzekaldean. Gaztea bildur zen ea gaua nola igaroko zen.
Guzti honegatik Habeas Corpus-a eskatu dute abokatuek, lehenbailen epailearen aurrera eraman dezaten.
Printzipioz gaztea gaur pasatuko da epailearen aurretik.
Ailande Hernandez gazte atxilotu du bart guardia zibilak.
Gaueko ordubiak aldean atxilotu zuten Gasteizen bertan, gaztea kalean zebilela. Une hauetan guadia zibilaren eskuetan atxiloturik aurkitzen da gaztea.
Askatasunaren salaketa:
Inkomunikazioa da tortura ahalbidetzen duena eta inkomunikazioa aplikatzen baldin bada torturatzeko borondate politiko argia dagoelako da.
Guardia zibilak orain dela bi aste atxiloturiko euskal herritarrek utzitako tortura testigantza basatiek alarma guztiak piztera garamatzate. Guardia zibilak torturarik basatienak erabiltzen ditu bere eguneroko jardunean euskal independentisten aurka. Ondorioz, pertsona hau torturatua izateko arrisku bizian dagoela adierazi nahi dugu.
Zapatero eta Rubalcaba torturaren arduradun politiko nagusiak direla salatu nahi dugu. Eta erakunde eta alderdiei dei egin nahi diegu inkomunikazioaren amaitzeko benetako neurriak har ditzaten.
Pertsona honen askatasuna eskatzeaz gain atxiloketa hau salatzeko egongo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Gasteizko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituriko mobilizazioak atxiloketaren aurka protesta egiteko:
- Gaur, abuztuak 5,manifestazioa aterako da 21:00etan Virgen Blankatik.
- Bihar eta etzi (6 eta 7) kontzentrazioak burutuko dira 20:00etan Correos plazan.