Polizia españolak 6 pertsona atxilotu ditu Getxo eta Berangon
Bai gaurko atxiloketak bai azken egunetan burutu direnak "Estatu espainolak daraman estrategia errepresiboaren baitan" kokatu ditu Askatasunak.
"Independentziaren aldeko borroka polizia operazio basatien, makrosumarioen, espetxe politika hiltzailearen eta antzeko bide errepresiboen bidez zapaltzeko hautua egin dute", baina "herri honetan urte luzez erakutsi da errepresioa antzua dela", erakunde horren ustez.
Euskal Herria bizitzen ari den "uholde errepresiboaren" aurrean, errepresioaren aurkako borroka indartu eta atxiloketak salatzeko deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du azkenik.
