Presoakaskatu

Busturialdeko Preso Politikoak askatu!

Denon laguntza eskertuko genuke, bidali argazkiak edo informazioa herriaskatu@gmail.com-era.

Faxistak kanpora!!!

      Datorren martitzena, azaroan 6an, Ynestrillas dator Gernikara. Ondo etorriak ez direla ikus dezaten mobilizazioetara deitzen zaituztegu.

  •  
    •  
      • Bajatu persianak!
      • Ikurrinak ipini balkoietan!
      • 10:30etan kontzentrazioa epaitegi aurrean!
      • 12eta ekitaldia

 


Euroaginduaren erabakia atzeratu da

Bortxaren aurkako euroaginduaren audientzia, atzo egin behar izan zen, baina atzeratu egin dute fiskaltzak eta defentsak duten informazio falta dela eta.

Bitartean, Bortxak, Seysses-ko kartzelan jarraitzen du preso.


Urriko azken astelehena

Eurixegaz be, jente asko ibili da Gernikako Urriko azken astelehenien.  Elkartasun zozketa ere burutu zan, honek dire urten diren zenbakixek:

  • Furgoneta: 100587
  • Ordezkoa: 003571
  • Argentinara bidaia: 030695
  • Ordezkoa: 025783
  • Ordenagailu portatila: 078615
  • Ordezkoa: 038007

Argazkixek ikusteko juan "Album" atalera edo bideo bat be badago "Bideoak ikusi"-n.


Bortxa, Toulousen espetxeratu dabe

Antza, datorren asteartean egingo da Pauko epaitegian Bortxaren kontrako euroaginduaren auzia 2005ean ezarritako zigorrak direla eta.

 (Más)


Bortxa askatu!

Gaur be, Bortxaren atxiloketa salatzeko, kontzentrazioa egingo dugu 19:30etan Arrien aurrean.

 (Más)


Azken astelehena prestatu behar da

Urriko Azken Astelehenean Gernikako azoka presoen aldeko banderinez beterik egon behar da.

Banderin hauek egiteko, Arbolapera Plataformak deialdi zabala egin du gaurko, urriak 25, arratsaldeko 7:30tan, Kultur Etxeko arkupean


Bortxa atxilotu dabe

Gaur bertan, Bortxa Urberuaga, Gernikarra atxilotu dabe polizia frantseak Baionan. Atxiloketa hau salatzeko kontzentrazio bat deitzen da gaur bertan 19:30etan Arrien aurrean.

 (Más)


Jabi Abunza Valdemorora trasladatu dute

Zapatu eguerdian Jabi Abaunzatrasladatu zuten sototik valdemorora, familiak bisita galdu zuen, ia 400 km egin ondoren ezin izan zuen ikusi, bisita ordua baino apur bat arinago mugitu zuten eta.
 (Más)


26an, hileko azken ostirala

Hileko azken ostiralero, iluntzeetan, herri eta hiriburuetan elkarretaratze isilak egiten dira. Isilak, bestelako ezberdintasunen gainetik elkarretaratze horietan aldarrikapen edo exijentzia bakarrak batzen gaituelako: "estatus politikoa orain, euskal presoak Euskal Herrira".

OSTIRALA, URRIAREN 26A, 20:00ETAN PASILEKUKO ESKILARETAN.

 


Jabi Abaunza bakartu dute

Jabi Abaunza, gernikar preso politikoa, 15.modulora pasatu dute, bertan bakartuta dago.

Soto del Real espetxeko zuzendaritzak bakartze politika hau ezarri du berriz ere.

Aurrez, Irailean, borrokaldi bat aurrera eraman zuten , eta beraien helburuak une batez lortu bazituzten ere, berriz bakartzeekin hasi dira espetxean.

ISOLAMENDURIK EZ!!!


«Anterior   1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12  Siguiente»