Presoakaskatu

Busturialdeko Preso Politikoak askatu!

Denon laguntza eskertuko genuke, bidali argazkiak edo informazioa herriaskatu@gmail.com-era.

Gaur, hiaren 31, hileko azken barikua!

Momento honetan, 759 dira espainiar, frantziar eta kanadiar estatuetan sakabanatuta dauden preso politikoak.Jarrera errepresiboa Euskal Herrian, argi ikusi dugu hilabete honetan ere. Beste askoren artean, Iñaki de Juanaren harreran egotearren 5 pertsonek deklaratzera joan behar izan zutela gogoratu behar dugu.Ezin dugu ahaztu Lasa eta Zabalaren hilketaren 25. urteurrena izan dela. 365 urteko Kondena izanda, justiziarik ez dagoela salatzearren, 6 pertsona atxilotuak izan dira Tolosan.Kontrol errepresiboek ere errepideetan jarraitzen dute.Gernikari dagokionez Eusko Alkatasuna-ren jarrera salatu nahi dugu. Polizia munizipala beraien aginduz, panakartak edota Úrriko azken astelehenerako prest zeuden banderinak kendu ditu. Gero ahoa hitz politez betetzen zaie! Ez izan hipokritak! Geur, hileko azken barikua dalez, kontzentrazioa 8retan, pasilekuko eskilaretan. ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA!


Jabi Abaunza Algeciraseko espetxera lekualdatu dute

Jebi Abaunza gernikarra, ALgeciraseko espetxera eraman zuten asteburuan. 

DISPERTSIARI EZ! 


Jabi Abaunza Algeciraseko espetxera lekualdatu dute

Jebi Abaunza gernikarra, ALgeciraseko espetxera eraman zuten asteburuan. 

DISPERTSIARI EZ! 


Jaenera lekualdatu dute Borxa Urberuaga

Kartzelaz lekualdatu zuten barikuan Borxa Urberuaga preso politiko gernikarra. Cadizen (Espainia) dagoen Puerto II kartzelatik Jaengo espetxera eroan dute gernikarra. Zapatu eguerdian deitu zien presoak senideei lekualdatzearen berri emateko.

 

 


ZATATUAN DANOK BILBORA!!!

Salbuespen egoerari, faxismoari aurre egiteko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriari. Herriz-herri burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzearekin batera, manifestaldi nazionala burutzeko deia egiten dugu, Urriaren 4ean, 17.30tan Bilboko Aita Donostiatik hasita.

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA


ZORIXONAK IOSUNE!

Gaur, Urriaren 1ien, Iosune Onaindia, gernikar preso politikoaren urtebetetzie. Aukera aparta karta edo agur bat bidaltzeko.

 ZORIXONAK IOSUNE!!!


AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN LEHEN BALORAZIOA EPAIAREN HARIRA

Epaiketa hasi baino lehen esan genuen epaia idatzita zegoela. Hilabete guzti hauetan ikusi dugun zirkoa epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera baino ez da izan.

Errepresioak gogor jo du gure herria azken urteotan. Errepresioak min asko eman digu. Torturatuak izan diren 7000 euskal herritarrak, ehundaka espetxeratuak, ihesean joan direnak, bisitetara bidean bizia eman duten senideak, GALek edo gerra zikinak bahitu eta hil dituen euskal militanteak, poliziaren kargetan hil direnak... Guzti hauengana joan zaigu gaurkoan oroimena, guzti hauen memoria gogora ekarri nahi dugu egun honetan.

Elkartasuna balore indartsua da, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izaera balore honen gainean eraikitzen da. Errepresioa jasan duenak beti izan du elkartasuna herri honetan, eta ozen adierazi nahi dugu zigorrak zigor aurrerantzean ere elkartasuna lantzen eta eskaintzen jarraituko dugula. Eguneroko lan xumeari loturik jarraituko dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen dugun milaka herritarrok. Espetxeak bete ditzakete euskal preso politikoz, baina elkartasuna urratsez urrats espetxe guzti horietara iritsiko da, maite ditugun horiengana guztiengana.

Estatuen jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu. Estatuak bere bide errepresiboetan urrun iristeko prest dagoela erakutsi digu. Inongo lotsarik gabe kendu dute mozorro demokratikoa, oinarrizko eskubideak ukatuz, alderdi eta herri mugimenduak ilegalizatuz, herritarrak bahituz eta torturatuz. Errepresio une basati honetan informazio eta salaketa lanak berebiziko garrantzia hartzen du, eta honi loturik jarraituko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo bezala gaur eta bihar.

Ohore bat izan da guretzat gaur zigortuak izan diren lagunekin lan egitea urte guzti hauetan. Une hauetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik besarkadarik sentikorrena helarazi nahi diegu entzutegi nazionalean aurkitzen diren gure lagun eta kideei. Zuen apaltasuna, konpromisoa eta zintzotasuna eredu izango ditugu aurrerantzean ere gure eguneroko jardunean.

Amaitzeko gaur arrattsaldean eta datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.


JUICIO CONTRA EL MOVIMIENTO PRO AMNISTÍA

La Audiencia Nacional española ha condenado hoy a penas de entre 8 y 10 años de cárcel a 21 ciudadanos vascos imputados en el juicio contra el movimiento pro amnistía, y ha absuelto a Julen Arzuaga, Juan Antonio Madariaga e Ixone Urzelai. Para once de ellos ha ordenado el ingreso en prisión, mientras que otros ocho ya han quedado en libertad, con medidas cautelares. La sentencia decreta la "ilicitud y disolución" de Gestoras pro-Amnistía y Askatasuna.

www.gara.net 

 

Zigorrak eta espetxeratuak

 

  • AMINISTIAREN ALDEKO BATZORDEAK

    Aitor Jugo 10 urte (13 urteko eskaera). Espetxera.
    Juan Mari Olano 10 urte (13 urteko eskaera).Espetxera.
    Julen Zelarain 10 urte (13 urteko eskaera). Espetxera.
    Gotzon Amaro 8 urte (10 urteko eskaera Fiskaltzak). Espetxera.
    Gari Arriaga 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Alex Beaskoa 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Jon Imanol Beaskoa 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Josu Beaumont 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Maite Diaz de Heredia* 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Aratz Estonba 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Ainhoa Irastortza 8 urte (10 urteko eskaera).Behin-behinean aske.
    Julen Larrinaga 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Txema Olabarrieta 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Jagoba Terrones 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Jorge Txokarro 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Iker Zubia 8 urte (10 urteko eskaera). Behin-behinean aske.
    Gorka Zulaika 8 urte (10 urteko eskaera). Behin Behinean aske.
    Jorge Luis Arredondo karguak erretiratuta. Absolbitua.
    Maite Mendez karguak erretiratuta. Absolbitua.
    Mitxel Sarasketa karguak erretiratuta. Absolbitua.

    ASKATASUNA

    Xabin Juaristi 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Iñaki de Reta 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera. (Ez da epaiaren irakurketara agertu)
    Asier Virumbrales 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.

    BEHATOKIA

    Julen Arzuaga absolbitua (10 urteko eskaera).

    SENIDEAK

    Iñaki Loizaga 8 urte (10 urteko eskaera). Espetxera.
    Juan Antonio Madariaga absolbitua (10 urteko eskaera).
    Ixone Urzelai absolbitua (10 urteko eskaera).

    (*Preso dago, ezker abertzalean kontra Seguran egindako operazioan atxilotu ostean)
www.berria.info


8 eta 10 urteko zigorrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideentzat

10 urtekoa ezarri diete Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. 8 urtekoa beste 18 auzipeturi. Julen Arzuaga, Juan Antonio Madariaga eta Ixone Urzelai absolbitu egin dituzte. Epaia behin betikoa ez denez, zigortutako guztiak espetxeratu egingo dituzten ikuskizun dago. Nolanahi ere, Teresa Palacios epaimahaiburuak epaia irakurri ahala agurtze giroa nagusitu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan. Jendez beteta zegoela irakurri dute epaia.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide zirenez, "erakunde armatuko kide" izatea egotzi zieten 24 laguni apirilaren 21etik ekainaren 18ra bitartean Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Gainera, hiruri -Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori- AMMko buruzagi izatea leporatu zieten, eta, horrenbestez, "erakunde armatuko buru" izatea.

Hain zuzen ere, hiru horiei jarri die zigorrik handiena Teresa Palacios epaileak gidatutako epaimahaiak: 10 urteko espetxea (13 urteko eskaera egin zuen fiskaltzak). 18 auzipeturi, berriz, 8 urtekoa (10ekoa zen fiskalaren eskaera). Azkenik, beste hiru lagun absolbitu egin dituzte: Senideak-eko Ixone Urzelai eta Juan Antonio Madariaga, eta Behatokiko Julen Arzuaga. Aurretik beste hiru auzipetu ere geratu ziren kargurik gabe: Jorge Luis Arredondoren, Maite Mendezen eta Mitxel Sarasketaren kontrako karguak erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzan epaiaren jendaurreko irakurketa egin dute, auzipetuak eta haien senide eta lagunak aretoan zirela. Zigorren berri jakin ahala, agur giroa nagusitu da. Dena den, epaia irmoa ez denez, epaimahaiak erabakiko du zigortuak badaezpada kartzelatu edo ez. Banaka-banaka ari da zigortu bakoitzari horren berri ematen.

Epaiketako auzi saioetan auzipetuek onartu egin zuten AAMko kideak zirela, eta Fiskaltzak ez zuen hori besterik frogatu epaiketan. Poliziaren teoriak bere egin eta AAM ETAko zati dela argudiatuta, 24 lagunak zigortu behar direla argudiatu zuen Fiskaltzak. AVT herri akusazioak gauza bera egin zuen.

Haika-Segi eta 18/98 auzien soka berekoa da AAMren kontrakoa. "Dena da ETA" tesiaren gainean Baltasar Garzon epaileak eraikitako sumarioak dira, Euskal Herriko antolakundeetan lana egiteagatik ETAri laguntzea egotzita abiatutakoak. Sumario gehiago ere badaude Auzitegi Nazionalean: Udalbiltzaren kontrakoa, Batasunaren kontrakoa eta Egunkaria-ren kontrakoa.


Euskal Herriak ASKATASUNA!

Bihar ateratzen da Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren sententzia. Mobilizazioak herri guztietan. Gernikan, 19etan Eriabarrenan kontzentrazioa.

EGIN AURRE SENTENTZIARI!

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA!


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12  Siguiente»