Presoakaskatu

Busturialdeko Preso Politikoak askatu!

Denon laguntza eskertuko genuke, bidali argazkiak edo informazioa herriaskatu@gmail.com-era.

8 eta 10 urteko zigorrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideentzat

09/17/2008 18:04

10 urtekoa ezarri diete Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. 8 urtekoa beste 18 auzipeturi. Julen Arzuaga, Juan Antonio Madariaga eta Ixone Urzelai absolbitu egin dituzte. Epaia behin betikoa ez denez, zigortutako guztiak espetxeratu egingo dituzten ikuskizun dago. Nolanahi ere, Teresa Palacios epaimahaiburuak epaia irakurri ahala agurtze giroa nagusitu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan. Jendez beteta zegoela irakurri dute epaia.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide zirenez, "erakunde armatuko kide" izatea egotzi zieten 24 laguni apirilaren 21etik ekainaren 18ra bitartean Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Gainera, hiruri -Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori- AMMko buruzagi izatea leporatu zieten, eta, horrenbestez, "erakunde armatuko buru" izatea.

Hain zuzen ere, hiru horiei jarri die zigorrik handiena Teresa Palacios epaileak gidatutako epaimahaiak: 10 urteko espetxea (13 urteko eskaera egin zuen fiskaltzak). 18 auzipeturi, berriz, 8 urtekoa (10ekoa zen fiskalaren eskaera). Azkenik, beste hiru lagun absolbitu egin dituzte: Senideak-eko Ixone Urzelai eta Juan Antonio Madariaga, eta Behatokiko Julen Arzuaga. Aurretik beste hiru auzipetu ere geratu ziren kargurik gabe: Jorge Luis Arredondoren, Maite Mendezen eta Mitxel Sarasketaren kontrako karguak erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzan epaiaren jendaurreko irakurketa egin dute, auzipetuak eta haien senide eta lagunak aretoan zirela. Zigorren berri jakin ahala, agur giroa nagusitu da. Dena den, epaia irmoa ez denez, epaimahaiak erabakiko du zigortuak badaezpada kartzelatu edo ez. Banaka-banaka ari da zigortu bakoitzari horren berri ematen.

Epaiketako auzi saioetan auzipetuek onartu egin zuten AAMko kideak zirela, eta Fiskaltzak ez zuen hori besterik frogatu epaiketan. Poliziaren teoriak bere egin eta AAM ETAko zati dela argudiatuta, 24 lagunak zigortu behar direla argudiatu zuen Fiskaltzak. AVT herri akusazioak gauza bera egin zuen.

Haika-Segi eta 18/98 auzien soka berekoa da AAMren kontrakoa. "Dena da ETA" tesiaren gainean Baltasar Garzon epaileak eraikitako sumarioak dira, Euskal Herriko antolakundeetan lana egiteagatik ETAri laguntzea egotzita abiatutakoak. Sumario gehiago ere badaude Auzitegi Nazionalean: Udalbiltzaren kontrakoa, Batasunaren kontrakoa eta Egunkaria-ren kontrakoa.


Responder

Añadir comentario
 authimage

Comentarios